Mostrando entradas con la etiqueta Palestina. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Palestina. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de abril de 2021

AZKEN HAUSNARKETA

Moduluko lan honi bukaera emanez, honen inguruko prozesua, zailtasunak, eta gure iritzia azalduko ditugu, izan ere talde honen ibilbidea oso goraberatsua izan da eta eragozpen asko izan ditugu guk nahi genuen ideia aurrera eramateko orduan. Aniztasuna bezalako gai zabalak ideia asko ekartzen dizkigu burura eta gai askotaz hitz egin nahi genuenez, asko kostatu zaigu gure ideiak eskatzen zen formatuarekin bateratzea. Esan bezala, aniztasuna oso gai zabala da eta, zeharka bada ere, hainbat azpigai ikutzen ditu. Sormen prozesuan ideia falta baina gehiago, ideia horiei forma nola eman eta eskatutako formatuan nola txertatu izan da zailena. Lan honen bitartez, orokorrean aniztasunaren inguruan ohikoak diren mezutik aldendu nahi izan dugu. Horretarako aniztasun horren defentsan, belaunaldiz belaunaldi egindako transmisioa goraipatzeaz gain, gizarte moduan oraindik egiteko duguna aipatu nahi izan dugu. Hori dela eta gaur egun pil pilean dauden eta taldekideok zuzenean pairatu ditugun lau gai isladatzea erabaki dugu, hain zuzen ere, arrazakeria, matxismoa, homofobia eta euskararen zapalkuntza.

Hala ere, prozesu honetako gaiztasunak gaiztasun, lortu dugun emaitzarekin pozik gaude, honen atzean lan asko dagoelako eta gure ideia aurrera eramatea lortu dugunaren froga delako.

Bestalde, azken lauhileko honetako moduloko lanaren formatua besteetan izan dugunaren oso desberdina izan da, eta horrek ere hasiera batean ezinegona sortu zigun, ez baitgenuen ez ongi ulertzen, ez argi ikusten zein zen lanaren helburua, gaia edota nola landu behar genuen. Honekin batera, bloga hornitzeko orduan ere zalantzan izan ditugu, ez baitkenekien ziur eduki ditugun hitzaldi eta jarduera desberdinetatik zeintzuk ziren igo behar genituenak. Gainera, taldekide batzuen kasuan lehenengo aldia izan da blog bat sortzen eta hau aurrera atera ahal izateko geure kabuz bilatu behar izan dugu informazioa; autonomia lantzeko balio izan duen arren, frustrazio eta akidura sentsazioak gailendu dira askotan, laguntzarik gabe osatu behar izateagatik.  

Lauhileko honetan izan dugun euskarri nagusitakoa gida izan da, baina gure ustez ez da nahikoa izan. Irakasle taldetik argitzeko eta laguntzeko borondatea  egon arren, denbora gainera erori zaigun arte ez dugu lortu ze ibilbide egin behar genuen ulertzea, ez baitugu guztiz koprenitu inongo momentutan zer zen zehazki eskatzen zena. Horregatik, uste dugu honen inguruan azalpen gehiago ematea ondo legokela, hasiera batetik mugak zeintzuk diren argi edukitzeko.

Edukien aldetik, ordea, hilabete hauetan landu ditugun gaiak oso interesgarriak suertatu zaizkigula esan behar dugu. Oinarrian antzeko gauzei bueltaka egon garela iruditu arren, gure lanerako ezinbestekoa izango diren ideak eta baloreak osatzeko iturri eta baliabideak jaso ditugu. Profesional onak izateko formazio egokia jasotzeak duen garrantziaz ohartzeaz gain, irakasle lanerako pertsona moduan dugun munduarekiko ikuspegia lantzeak duen garrantziaz jabetu gara. Azken hilabetean izan ditugun hitzaldi eta mintegien bitartez, aniztasunaren begirada lantzeko aukera izan dugu. Era berean, izan ditugun gonbidatuak nahiko egoki aukeratu direla deritzogu, tailer bat edo beste kenduta guztiak baliagarriak iruditu baitzaizkigu.

Lehen esan bezala, gure prozesuak gorabehera asko izan ditu eta taldean une askotan etsipena eta ezintasuna nagusitu dira guk proposaturiko ideien gehiengoa aurrera eraman ezin genituela ikustean, dela gaur egungo pandemia egoerak dakartzan mugengatik, dela irakasleek garbi ikusten ez zutelako gure proposamena lanarekin bat zetorrenik. Ildo beretik, egungo murrizketek eragin diguten zailtasunean sakondu nahi dugu; izan ere, gure herritik ateratzeko ala beste pertsonekin elkartzeko ezintasunak izan ditugu,  komunikazioa aurrez aurrekoa izatetik pantaila baten bidez izatera igaro da… Guzti horrek arazo izugarriak ekarri dizkigu eta kasu askotan lan prozesua oztopatzeaz eta mantsotzeaz gain, gaizki ulertuak eragin dizkigu, honek ideiak ongi irudikatzea zailagoa eginez. Horregatik, Covid-19agatik bizitzen ari garen errealitate berri honen arteko eta eskatzen zaizkigun lanen arteko oreka bat mantentzen ahalegindu beharko litzakela deritzogu, ez baitugu uste aurretik zegoen lan berbera proposatzea bidezkoa  eta egokia denik, izurriteak eragindako ondorioak uste baino eragin eta oztopo handiagoak bait dira. Oztopo horiek fisiko zein emozionalak izan dira, ondorioz, etengabe aldakorra den errealitatera egokitzen egon beharrak guregan eragin eta pisu emozionala izan duen modura, gure burua ezagutu eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna dugula ikasi dugu. 

Orokorrean uste dugu eduki ditugun zailtasunak gainditzen jakin izan dugula, eta, nahiz eta badakigun ahalko genituzkela hainbat gauza hobetu, uste dugu amaieran izan dugun denbora eta bizitzen ari garen egoera kontuan hartuta, asmatu dugula irtenbidea bilatzen prozesuan zehar sufritu ostean, eta makina bat buruhauste izan ostean, bukaeran geratu zaigun nahasteari.

Hona hemen hausnarketa hau egiteko erabili ditugun zenbait hitzaldi zein mintegien estekak:

  1. UNRWA: UNRWA ELKARTEAREN HITZALDIA eta MOHAMMED-EN BISITA
  2. HITZALDIA (Javier): BEGISARE ELKARTEAREN HITZALDIA
  3. SAIOEN HAUSNARKETA (Berta): Aniztasuna.Besteak eta ni...gertu eta urruti.
  4. IKERTZE UNRWA: SAIOAK
  5. HITZALDIA (Izaro): KIKE AMONARRIZ
  6. IPUINEN INGURUKO HAUSNARKETA: TXIMELETA BELARRIAK

viernes, 23 de abril de 2021

UNRWA

 UNRWA ELKARTEAREN HITZALDIA 

eta  

MOHAMMED-EN BISITA

Gaurko saioan UNRWA elkartean parte hartzen duten kide batzuekin egoteko aukera izan dugu. Elkarte hau Ekialde Hurbileko palestinar errefuxatuei laguntzeko 1949an sorturiko zen Nazio Batuen Agentzia bat da.

Saioari hasiera emateko asmoarekin, zuzenean gaia aurkezten hasi beharrean, "emakume palestinar errefuxatua" irudikatzeko eskatu digute talde txikietan. Behin talde guztiek amaitutakoan talde handian partekatu dugu eta ideak arbelean pilatzen joan diren heienean ohartu gara, nahiz eta leku zein familia desberdinetako kideak izan, oso aurreiritzi esteriotipatuak ditugula. Batik bat hau da orokorrean irudikatu duguna:

Ondoren, ariketarekin amaitu dugunean UNRWA-ko kideek palestinako errefuxatuek historian zehar bizi izandako bilakaera eta gaur egun ere, hauen atzean gorderik dagoena isladatzen duten datuak eta irudiak azaleratu dizkigute. Informazioa jaso ostean konturatu gara, guk pertsona hauekiko dugun irudi guztiz okerra dela, baina esango nuke ez garela sinismen hau izatearen "errudunak", azken finean, geu ere gizarteak komunikabideen bitartez eraikitzen eta erakusten dituzten ideien hartzaileak gara. Beste hitz batzutan esanda, gizarteak manipulaturiko biktimak, azken finean, beraiei komeni zaiena bakarrik eskusten digutelako. 

Behin gaiaren aurkezpenarekin amaitu dutenean, saioaren amaieran, aurrez aipaturiko egoerak lehenengo pertsonan bizi izan dituen palestinar baten, hau da, Mohammed-en ahotik gaur egun palestinan eta palestinatik kanpo bizi den palestinar baten bizimodua nolako den jakin dugu. Egia esan, UNRWA-ko kideek erakutsitako datuak ikustea gogorra egin zait, baina Mohammed-ek kontatuakoa oraindik eta gogorragoa, izan ere, amorrua, inpotentzia, nazka, beldurra eta tristura bezalako emozioak sentiaraztera iritsi naiz aldi berean. 

Mohammed-ek deskribatu duen palestinarren bizimodua, nire begietan esango nuke ez dela bizitzea, izan ere, kartzela batean egotea baino asko ere okerragoa dela esango nuke eta hori bertan egon gabe. Palestinan bizi dutena amaierarik ez duen etengabeko amets gaizto dela esango nuke; hain zuzen ere, beste herrialde baten menpe daude, etxetik ateratzen unetik ez dakite ea berriro itzuliko diren, ingurune militar batean bizi dira, eskubideak ukatzen zaizkie, soldaduek nahi dutenean haurrak edota emakumeak baitu, bortsatu eta torturatzen dituzte, etab. Gainera, hori gutxi balitz beraientzako palestinatik ateratzea oso zaila da eta lortzen dutenean, beste herrialdeekiko diskriminazioa, arrazakeria, bazterketak, etab. jasan behar izaten dituzte. 

Amaitzeko, onartu beharra dut nahi eta aurrez aipatu dudan modura gai honen inguruan hitz egitea gogorra egin, aldi berean, oso esanguratsua eta baliagarria iruditu zaidala, batik bat ezagutzen ez nituen zenbait gauza berri ikasten lagundu dit eta neure buruarekiko ditudan zenbat aurreiritzi zein jokaeraren inguruko hausnarketa pertsonala egitera eraman nau.