UNRWA ELKARTEAREN HITZALDIA
eta
MOHAMMED-EN BISITA
Gaurko saioan UNRWA elkartean parte hartzen duten kide batzuekin egoteko aukera izan dugu. Elkarte hau Ekialde Hurbileko palestinar errefuxatuei laguntzeko 1949an sorturiko zen Nazio Batuen Agentzia bat da.
Saioari hasiera emateko asmoarekin, zuzenean gaia aurkezten hasi beharrean, "emakume palestinar errefuxatua" irudikatzeko eskatu digute talde txikietan. Behin talde guztiek amaitutakoan talde handian partekatu dugu eta ideak arbelean pilatzen joan diren heienean ohartu gara, nahiz eta leku zein familia desberdinetako kideak izan, oso aurreiritzi esteriotipatuak ditugula. Batik bat hau da orokorrean irudikatu duguna:
Ondoren, ariketarekin amaitu dugunean UNRWA-ko kideek palestinako errefuxatuek historian zehar bizi izandako bilakaera eta gaur egun ere, hauen atzean gorderik dagoena isladatzen duten datuak eta irudiak azaleratu dizkigute. Informazioa jaso ostean konturatu gara, guk pertsona hauekiko dugun irudi guztiz okerra dela, baina esango nuke ez garela sinismen hau izatearen "errudunak", azken finean, geu ere gizarteak komunikabideen bitartez eraikitzen eta erakusten dituzten ideien hartzaileak gara. Beste hitz batzutan esanda, gizarteak manipulaturiko biktimak, azken finean, beraiei komeni zaiena bakarrik eskusten digutelako.
Behin gaiaren aurkezpenarekin amaitu dutenean, saioaren amaieran, aurrez aipaturiko egoerak lehenengo pertsonan bizi izan dituen palestinar baten, hau da, Mohammed-en ahotik gaur egun palestinan eta palestinatik kanpo bizi den palestinar baten bizimodua nolako den jakin dugu. Egia esan, UNRWA-ko kideek erakutsitako datuak ikustea gogorra egin zait, baina Mohammed-ek kontatuakoa oraindik eta gogorragoa, izan ere, amorrua, inpotentzia, nazka, beldurra eta tristura bezalako emozioak sentiaraztera iritsi naiz aldi berean.
Mohammed-ek deskribatu duen palestinarren bizimodua, nire begietan esango nuke ez dela bizitzea, izan ere, kartzela batean egotea baino asko ere okerragoa dela esango nuke eta hori bertan egon gabe. Palestinan bizi dutena amaierarik ez duen etengabeko amets gaizto dela esango nuke; hain zuzen ere, beste herrialde baten menpe daude, etxetik ateratzen unetik ez dakite ea berriro itzuliko diren, ingurune militar batean bizi dira, eskubideak ukatzen zaizkie, soldaduek nahi dutenean haurrak edota emakumeak baitu, bortsatu eta torturatzen dituzte, etab. Gainera, hori gutxi balitz beraientzako palestinatik ateratzea oso zaila da eta lortzen dutenean, beste herrialdeekiko diskriminazioa, arrazakeria, bazterketak, etab. jasan behar izaten dituzte.
Amaitzeko, onartu beharra dut nahi eta aurrez aipatu dudan modura gai honen inguruan hitz egitea gogorra egin, aldi berean, oso esanguratsua eta baliagarria iruditu zaidala, batik bat ezagutzen ez nituen zenbait gauza berri ikasten lagundu dit eta neure buruarekiko ditudan zenbat aurreiritzi zein jokaeraren inguruko hausnarketa pertsonala egitera eraman nau.
No hay comentarios:
Publicar un comentario