miércoles, 12 de mayo de 2021

AGURRA: Narratiba digitala

Bigarren lauhilekoari amaiera emateko aniztasunaren inguruko taldekako proiektu bat egin behar izan dugu, hain zuzen ere, narratiba digitala. Proiektu hau haurrera eraman ahal izateko unibertsitateak eskainitako zenbait baliabideren laguntza izan dugu, hain zuzen ere, lauhilekoan zehar izandako irakasgaiak, hitzaldiak eta tailerrak. Laguntza honen bitartez, aniztasuna oso gai zabala izanik, aniztasunaren inguruan aurkitu ditzaztekegun alderdi edo esparru dezberdinak ezagutzeko aukera izan dugu. Gainera, batzuen kasuan guri aurrez bururatu ez zitzaizkigun alderdiak ikusteko aukera izan dugu adibidez, egoera sozio-ekonomikoa. Hala ere, gure kasuan alderdi bakar bat aukeratu beharrean lau aukeratu ditugu, batik bat, gugandik gertuen nabaritu ditugunak; frankismoa (euskaren zapalkuntza), arrazakeria, matxismoa eta homofobia. Lau alderdi hauek zoritxarrez oraindik ere gure egunerokotasunean presentzia dute gure egunerokotasunea, batez ere, azkenengo hiruek. Hori dela eta egoera hau aldatzearren eskutik eskura doan hegazkin batean doan mezu baten bidaia irudikatu nahi izan dugu bideobaten bitartez.

Hona hemen lan honetatik atera dugun emaitza: 



martes, 11 de mayo de 2021

CIERRE DEL BLOG

 ULTIMO POST

Hola tod@s, como dije en el anterior post poco a poco se nos esta terminando el tiempo y por desgracia a llegado el momento de decir adiós al blog. Durante este cuatrimestre y sobre todo en esta asignatura hemos tenido la oportunidad de conocer de cerca como de lejos las diferentes facetas de las TIC. Entre ellas, el funcionamiento (el blog) y la utilización (Altschool, mini taller), las consecuencias que puede generar su uso (Snowden, la obsolencia programada ) y muchas mas. En mi caso he tenido la sensación de que he aprendido mucho acerca de este tema. Además, creo que el futuro seré capaz de transmitir diferentes valores acerca del uso de las TIC y crear diferentes proyectos como el de "mi vecino totoro" para intentar mejorar o por lo menos facilitar el aprendizaje de mis alumn@s. Para finalizar me gustaría dar las gracias tod@as las personas que han participado en este trayecto.



viernes, 30 de abril de 2021

AZKEN HAUSNARKETA

Moduluko lan honi bukaera emanez, honen inguruko prozesua, zailtasunak, eta gure iritzia azalduko ditugu, izan ere talde honen ibilbidea oso goraberatsua izan da eta eragozpen asko izan ditugu guk nahi genuen ideia aurrera eramateko orduan. Aniztasuna bezalako gai zabalak ideia asko ekartzen dizkigu burura eta gai askotaz hitz egin nahi genuenez, asko kostatu zaigu gure ideiak eskatzen zen formatuarekin bateratzea. Esan bezala, aniztasuna oso gai zabala da eta, zeharka bada ere, hainbat azpigai ikutzen ditu. Sormen prozesuan ideia falta baina gehiago, ideia horiei forma nola eman eta eskatutako formatuan nola txertatu izan da zailena. Lan honen bitartez, orokorrean aniztasunaren inguruan ohikoak diren mezutik aldendu nahi izan dugu. Horretarako aniztasun horren defentsan, belaunaldiz belaunaldi egindako transmisioa goraipatzeaz gain, gizarte moduan oraindik egiteko duguna aipatu nahi izan dugu. Hori dela eta gaur egun pil pilean dauden eta taldekideok zuzenean pairatu ditugun lau gai isladatzea erabaki dugu, hain zuzen ere, arrazakeria, matxismoa, homofobia eta euskararen zapalkuntza.

Hala ere, prozesu honetako gaiztasunak gaiztasun, lortu dugun emaitzarekin pozik gaude, honen atzean lan asko dagoelako eta gure ideia aurrera eramatea lortu dugunaren froga delako.

Bestalde, azken lauhileko honetako moduloko lanaren formatua besteetan izan dugunaren oso desberdina izan da, eta horrek ere hasiera batean ezinegona sortu zigun, ez baitgenuen ez ongi ulertzen, ez argi ikusten zein zen lanaren helburua, gaia edota nola landu behar genuen. Honekin batera, bloga hornitzeko orduan ere zalantzan izan ditugu, ez baitkenekien ziur eduki ditugun hitzaldi eta jarduera desberdinetatik zeintzuk ziren igo behar genituenak. Gainera, taldekide batzuen kasuan lehenengo aldia izan da blog bat sortzen eta hau aurrera atera ahal izateko geure kabuz bilatu behar izan dugu informazioa; autonomia lantzeko balio izan duen arren, frustrazio eta akidura sentsazioak gailendu dira askotan, laguntzarik gabe osatu behar izateagatik.  

Lauhileko honetan izan dugun euskarri nagusitakoa gida izan da, baina gure ustez ez da nahikoa izan. Irakasle taldetik argitzeko eta laguntzeko borondatea  egon arren, denbora gainera erori zaigun arte ez dugu lortu ze ibilbide egin behar genuen ulertzea, ez baitugu guztiz koprenitu inongo momentutan zer zen zehazki eskatzen zena. Horregatik, uste dugu honen inguruan azalpen gehiago ematea ondo legokela, hasiera batetik mugak zeintzuk diren argi edukitzeko.

Edukien aldetik, ordea, hilabete hauetan landu ditugun gaiak oso interesgarriak suertatu zaizkigula esan behar dugu. Oinarrian antzeko gauzei bueltaka egon garela iruditu arren, gure lanerako ezinbestekoa izango diren ideak eta baloreak osatzeko iturri eta baliabideak jaso ditugu. Profesional onak izateko formazio egokia jasotzeak duen garrantziaz ohartzeaz gain, irakasle lanerako pertsona moduan dugun munduarekiko ikuspegia lantzeak duen garrantziaz jabetu gara. Azken hilabetean izan ditugun hitzaldi eta mintegien bitartez, aniztasunaren begirada lantzeko aukera izan dugu. Era berean, izan ditugun gonbidatuak nahiko egoki aukeratu direla deritzogu, tailer bat edo beste kenduta guztiak baliagarriak iruditu baitzaizkigu.

Lehen esan bezala, gure prozesuak gorabehera asko izan ditu eta taldean une askotan etsipena eta ezintasuna nagusitu dira guk proposaturiko ideien gehiengoa aurrera eraman ezin genituela ikustean, dela gaur egungo pandemia egoerak dakartzan mugengatik, dela irakasleek garbi ikusten ez zutelako gure proposamena lanarekin bat zetorrenik. Ildo beretik, egungo murrizketek eragin diguten zailtasunean sakondu nahi dugu; izan ere, gure herritik ateratzeko ala beste pertsonekin elkartzeko ezintasunak izan ditugu,  komunikazioa aurrez aurrekoa izatetik pantaila baten bidez izatera igaro da… Guzti horrek arazo izugarriak ekarri dizkigu eta kasu askotan lan prozesua oztopatzeaz eta mantsotzeaz gain, gaizki ulertuak eragin dizkigu, honek ideiak ongi irudikatzea zailagoa eginez. Horregatik, Covid-19agatik bizitzen ari garen errealitate berri honen arteko eta eskatzen zaizkigun lanen arteko oreka bat mantentzen ahalegindu beharko litzakela deritzogu, ez baitugu uste aurretik zegoen lan berbera proposatzea bidezkoa  eta egokia denik, izurriteak eragindako ondorioak uste baino eragin eta oztopo handiagoak bait dira. Oztopo horiek fisiko zein emozionalak izan dira, ondorioz, etengabe aldakorra den errealitatera egokitzen egon beharrak guregan eragin eta pisu emozionala izan duen modura, gure burua ezagutu eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna dugula ikasi dugu. 

Orokorrean uste dugu eduki ditugun zailtasunak gainditzen jakin izan dugula, eta, nahiz eta badakigun ahalko genituzkela hainbat gauza hobetu, uste dugu amaieran izan dugun denbora eta bizitzen ari garen egoera kontuan hartuta, asmatu dugula irtenbidea bilatzen prozesuan zehar sufritu ostean, eta makina bat buruhauste izan ostean, bukaeran geratu zaigun nahasteari.

Hona hemen hausnarketa hau egiteko erabili ditugun zenbait hitzaldi zein mintegien estekak:

  1. UNRWA: UNRWA ELKARTEAREN HITZALDIA eta MOHAMMED-EN BISITA
  2. HITZALDIA (Javier): BEGISARE ELKARTEAREN HITZALDIA
  3. SAIOEN HAUSNARKETA (Berta): Aniztasuna.Besteak eta ni...gertu eta urruti.
  4. IKERTZE UNRWA: SAIOAK
  5. HITZALDIA (Izaro): KIKE AMONARRIZ
  6. IPUINEN INGURUKO HAUSNARKETA: TXIMELETA BELARRIAK

viernes, 23 de abril de 2021

UNRWA

 UNRWA ELKARTEAREN HITZALDIA 

eta  

MOHAMMED-EN BISITA

Gaurko saioan UNRWA elkartean parte hartzen duten kide batzuekin egoteko aukera izan dugu. Elkarte hau Ekialde Hurbileko palestinar errefuxatuei laguntzeko 1949an sorturiko zen Nazio Batuen Agentzia bat da.

Saioari hasiera emateko asmoarekin, zuzenean gaia aurkezten hasi beharrean, "emakume palestinar errefuxatua" irudikatzeko eskatu digute talde txikietan. Behin talde guztiek amaitutakoan talde handian partekatu dugu eta ideak arbelean pilatzen joan diren heienean ohartu gara, nahiz eta leku zein familia desberdinetako kideak izan, oso aurreiritzi esteriotipatuak ditugula. Batik bat hau da orokorrean irudikatu duguna:

Ondoren, ariketarekin amaitu dugunean UNRWA-ko kideek palestinako errefuxatuek historian zehar bizi izandako bilakaera eta gaur egun ere, hauen atzean gorderik dagoena isladatzen duten datuak eta irudiak azaleratu dizkigute. Informazioa jaso ostean konturatu gara, guk pertsona hauekiko dugun irudi guztiz okerra dela, baina esango nuke ez garela sinismen hau izatearen "errudunak", azken finean, geu ere gizarteak komunikabideen bitartez eraikitzen eta erakusten dituzten ideien hartzaileak gara. Beste hitz batzutan esanda, gizarteak manipulaturiko biktimak, azken finean, beraiei komeni zaiena bakarrik eskusten digutelako. 

Behin gaiaren aurkezpenarekin amaitu dutenean, saioaren amaieran, aurrez aipaturiko egoerak lehenengo pertsonan bizi izan dituen palestinar baten, hau da, Mohammed-en ahotik gaur egun palestinan eta palestinatik kanpo bizi den palestinar baten bizimodua nolako den jakin dugu. Egia esan, UNRWA-ko kideek erakutsitako datuak ikustea gogorra egin zait, baina Mohammed-ek kontatuakoa oraindik eta gogorragoa, izan ere, amorrua, inpotentzia, nazka, beldurra eta tristura bezalako emozioak sentiaraztera iritsi naiz aldi berean. 

Mohammed-ek deskribatu duen palestinarren bizimodua, nire begietan esango nuke ez dela bizitzea, izan ere, kartzela batean egotea baino asko ere okerragoa dela esango nuke eta hori bertan egon gabe. Palestinan bizi dutena amaierarik ez duen etengabeko amets gaizto dela esango nuke; hain zuzen ere, beste herrialde baten menpe daude, etxetik ateratzen unetik ez dakite ea berriro itzuliko diren, ingurune militar batean bizi dira, eskubideak ukatzen zaizkie, soldaduek nahi dutenean haurrak edota emakumeak baitu, bortsatu eta torturatzen dituzte, etab. Gainera, hori gutxi balitz beraientzako palestinatik ateratzea oso zaila da eta lortzen dutenean, beste herrialdeekiko diskriminazioa, arrazakeria, bazterketak, etab. jasan behar izaten dituzte. 

Amaitzeko, onartu beharra dut nahi eta aurrez aipatu dudan modura gai honen inguruan hitz egitea gogorra egin, aldi berean, oso esanguratsua eta baliagarria iruditu zaidala, batik bat ezagutzen ez nituen zenbait gauza berri ikasten lagundu dit eta neure buruarekiko ditudan zenbat aurreiritzi zein jokaeraren inguruko hausnarketa pertsonala egitera eraman nau.

HITZALDIA (Javier)

BEGIRASE ELKARTEAREN HITZALDIA

Ikusmen murriztuaren inguruko hitzaldiaren hausnarketa

Hitzaldi honetan ikusmen murriztasunaren inguruan jardun gara, izan ere retinosis pigmentaria pairatzen duten pertsonak etorri ziren gai honen inguruan hitz egitera. Hiru pertsonek osaturiko talde honetan ikusmen murriztua duen pertsona bat, ikusmenik ez duen beste pertsona bat eta ikusmena duen azkeneneko pertsona bat etorri ziren. Egunerokotasunean jasaten dituzten arazoak eta egoerak azaldu zizkiguten, bai eta beraien elkarteari buruz hitz egin zuten. 

Gure kasuan oso deigarria iruditu zitzaigun nola irisgarritasunak pertsona orori eragiten digun, izan ere konturatu ginen askotan guk garrantzia ematen ez diogun alderdi batzuek sekulako desberdintasuna egoten dutela bizitza kalitateari eta bakoitzaren autonomia eta independentziari dagokionez. Bestalde, betaurreko bereziekin egin genuen ariketaren ondorioz ohartu ginen nolako zailtasunak pairatzen dituzten, ikusmen murriztuaren barne dauden sintoma desberdinak probatzeko eta ikusteko aukera izan genuelako. Bat egin dugu esatean ariketa bezela eta jolas moduan oso dibertigarria izan zela, baino aldi berean egunerokotasunean hori pairatzeak dakartzan agobioa eta deserosotasuna ere bizitzeak hausnarketara bultzatu zigula. Honekin batera, horrelako jarduerak denok egin beharko genituzkela uste dugu, beste pertsonen azalean jarri eta egoera desberdinak bizituz gehiago enpatizatzeko.

Azkenik, beraiek sorturiko ikurraren garrantzia azpimarratzea gustatuko litzaiguke, izan ere irudi horren bidez pertsonek ikusmen murriztua dutela adierazten dute, eta honek egunerokotasunean suertatzen diren ekintza edo jarrera desberdinetan laguntzea ekar dezake. Orokorrean oso hitzaldi interesgarri eta dinamikoa iruditu zitzaigun eta gizartean dauden irisgarritasun arazoetaz gehigo ohartu ginen.


SAIOEN HAUSNARKETA (Berta)

Aniztasuna. Besteak eta ni….gertu eta urruti.

4.Saioa

Lehen saioko gai nagusiak ideologia edo iritzi aniztasuna eta iritzien arteko talka ematen denean azaldu beharreko jarrerak izan ziren, eta hainbat balio demokratikorekin lotu genituen hauek, zehazki tolerantzia, errespetua eta enpatiaren inguruan aritu ginen lanean. 


Jarduera eta saioen helburua aurretik aipaturiko kontzeptuen garrantziaz ohartzea da, egunerokotasunean duten presentziaz kontzientzia hartuz, bai eta gure enpatia zein tolerantzia mailaz ohartzea.Gai hauek lantzeko, alde batetik aipaturiko hiru kontzeptuak ezagutu eta haien esanahia ulertu genuen, gatazkak udeatzeko funtsezko ezaugarriak direla ikusiz. Eta bestalde, nork bere burua abiapuntutzat hartuz, geure jarrera eta pentsakerak neurtu, haietaz ohartarazi eta jabetu ginen. Guzti honen inguruko hausnarketa bideratu zen uneoro sioan zehar. 

Bai saioak, bai hauetan landutako gaiak oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun. Izan ere, egunerokotasunean balio horiek duten presentziaz ohartu ginen eta gure jarreraren inguruan autokritika egiteko balio izan ziguten. Jabetu ginen haurrekin jardutean errealitate ezberdinetako familiak izango ditugula eta ez ginela gai izango, edo zailtasunak izango genituela iritzien talka bat egonez gero, hau da, familien ideiekin bat egiten ez badugu, jarrera ulerkor, enpatiko eta tolerantea izateko. Balio horiek eguneroko jarduera guztietan azaleratzen dira, une oro jendearekin elkarrekintzan gaudelako eta aberats egiten gaituen aniztasun horrek oinarrian duelako ideia, sinismen, pentsakera edo ideologia ezberdintasuna. Horretarako, autokritika eta hausnarketa hori bideratzkeko, oso gai eguneratuak eta polemikoak erabili ziren (gazte eta ertzaintzen gatazka, esaterako), ikasketak errealitatera gerturatuz. Bestalde, saioa baliogarria suertatu zitzaigun, esan bezala, gure jarrera zalantzan jarri genuelako, askotan hitzez defendatzen ditugun balio horiek ez baititugu betetzen eta hipokresia puntu bat identifikatu genuelako esaten eta egiten genuenaren artean. Gaiak lantzeko era oso eskematikoak izan ziren, eta horrek pentsamendua egituratzen eta hausnarketa modu zehatz eta garbian bideratzen lagundu zigun. Era berean, emandako informazio guztia baliagarri eta garrantzitsutzat dugu, ez baikenuen funtsik gabeko informaziorik jaso. Horrez gain, gure kabuz gaiaren inguruan gehiago ikertzeko aukera zabaldu zigun irakaslean baliabide eta material desberdinak eskeiniz, hala nola, irakurgai ala ikusentzunezko euskarrien proposamenak emanez. Dena den, nahikoa izan ez zela uste dugu, izan ere gaiak oso zabalak eta sakonak dira eta ez dugu behar adina denbora izan osotasunean landu eta aztertzeko, hala ere, irakasleak eta gaia lantzeko moduak gure burua zalantzan jartzera bultzatu gaitu, bai eta gaiarekiko interesa piztu, haren inguruan hausnarketa eta lanketa egiten jarraitzeko jarrera piztuz. 



Laburbilduz, gaiak eta lantzeko moduak originalak eta nahiko dinamikoak izan dira, horrek gaiarekiko interesa eta pentsamendu kritikoa piztu digu, esan bezala, hipokresiaz jokatzen dugulako, asko esan arren, ekintzek ez dutelako berdina islatzen eta askotan autoengainatu egiten garelako geure buruari jarrera idealizatu batzuk esleituz. Ondorioz, hausnarketarako jarrera indartu digu eta gaiaren inguruan gure artean eztabaidatzea ahalbidetu digu. Orokorrean, gure burua eta jarrerak idealizatuta ditugula konturatu gara, eta sarritan, egiten ditugun ekintza txikiek eragin handia dutela egunerokotasunean. Gainera, gerora irakasle garenean, haurrekin jarduteko behar beharrezkoak diren gaitasun eta baloreak landu ditugu, aurrez aipatu bezala, enpatia, errespetua eta tolerantzia beste edozein pertsonarekin elkarrekintzan aritzeko funtsezkoak baitira, harreman hori positiboa zein onuragarria izan dadi; gatazkarik gabe gauzatu dadin, bai eta batak bestea gutxiestea ekiditeko. Era berean,  egunerokotasunean aurre egin behako diegun egoerekiko zein jarrera izan behar dugun ere ikusi dugu: ikuspegi irekia, errespetuzko hitzak, burugogorkeian ez tematu, errealitate ezberdinak daudela ulertu eta onartu, nahiz eta haiekin bat ez etorri. Bestalde, saioa honetan ikusi izan dugu nola gatazken aurrean zein garrantzitsua den ikuspegi zabal bat izatea, posizio desberdinetan topatu ahal ditzakegulako alde positiboa zein negatiboak. Honek, irakasle funtzioak garatzerakoak ikuspegi aberasgarriagoa edukitzen lagunduko digu. 

5.Saioa

Horrez gain, gertu eta urruti izeneko bigarren saio honetan, jatorri aniztasunaren inguruan jardun dugu, zehazki, etorkinen inguruan eraiki ditugun aurreiritzi eta estereotipoen inguruan, beti ere norbera abiapuntutzat hartuta.  Saio honen helburu nagusiak geure jarrerak neurtzea eta aipaturiko gaien inguruko ezagutza, ulermena, jabetza, hausnarketa eta lanketa bultzatzea  izan direla esan dezakegu. Guzti hori jarduera ezberdinen bidez egin dugu,oso baliagarriak suertatu zaizkigunak aipaturiko helburuak lortzeko. 

Lehenik eta behin taula moduko bat bete genuen, hainbat definizio idatziz eta buruan genuen etorkinaren irudiaren inguruko ezaugarriak azalduz, geure usteak eta barneraturiko aurreiritzi zein jarrerak ezagutu eta neurtzeko, haietaz jabetzeko eta, besteekin alderatuz, desberdintasunak antzemateko. Oso jarduera baliagarria izan zen geure aurreiritziak nahiz haien jatorriak ezagutzeko. Ildo beretik, oso modu xinple eta garbian komunikabideek gure aurreiritzien eraikuntzan duten eragina ikusi dugu, eta ohartu gara aurreiritzi guztiak sozialki zeinkulturalki eraikiak direla. Bestalde, inmigranteen inguruan ere hausnartzera bultzatu gaitu; izan ere, jabetu gara pobrezia lotzen dugula inmigrazioarekin eta inmigrante horien jatorriaren arabera ikuspuntu bat edo beste izaten dugula, guzti hori txikitatik jaso dugun hezkuntza, ingurugiro zein komunikabideek baldintzatuta izan dela jakinik.

Saioa aurrera joan ahala, gizartean hain nabarmena den arrazakeriaz ohartu gara Doll test bideoa ikusi ostean.Taldeko kideoi bideo honek barneak mugitu zizkigun, latza egin zitzaigun ikustea eta oso gogorra iruditu zitzaigun konturatzea arrazakeria hain txikitatik ikasi eta barneratzen dugun jarrera bat dela eta haur beltzek ere haien burua, ia ohartu gabe eta nahi gabe,gutxiesten duten eta kriminalizazio zein gaiztakeria alderdiekin lotzen duten, hau da, barneraturiko arrazakeria eta estereotipoen erruagatik autodiskriminatu egiten diren. Ariketa honen bitartez ere gehiago azpimarratu genuen aurreiritziak sozialak diren ideia.

Jarraian, ikus-entzunezko kulturan dagoen arrazakeriaz jardun gara, hainbat film ospetsuk dituzten eszena arrazistak ikusiz eta guk beste batzuk pentsatuz. Saioko dinamika jarraituz, ohartu gara gauza txikienek ere estereotipoen eraikuntza hori sustatzen duten, eta askotan ohartzen ez garen arren, mezu subliminal ugari igortzen dizkigutela eta jasotzen goazen heinean, geure aurreiritziak osatzen doazela. Time aldizkariaren azal jakin baten inguruan ere mintzatu ginen, gizarteak aurrerapausu edo atzerapausuak eman dituen ikusteko, askotan lanketa izugarria egiten ari garela pentsatu arren, errealitatean islatzen dena ez baita hori. Amaitzeko, exertzen joan ginen, jaio eta bizi ginen lekuak berdinak ala ezberdinak ziren irizpidetzat hartuta, gure familia ala gu geu ere noibait etorkinak izan garela ikusaraziz. Oso interesgarria izan zen modu garbi, xinple eta bisual batean jabetzea nola geure jarrera eta aurreiritziek, boomerang bat bailira, gure ere eragiten diguten, gutariko asko ere etorkinak izan baikara noizbait.

Orokorrean saioko helburuak lortzeko modua originala eta dinamikoa dela pentsatzen dugu, izan ere, lantzen ditugun gaiekiko hausnarketak egitera eta jarrera kritikoak edukitzera bultzatzen gaitu,kasu honetan arrazakeria eta gure aurreiritzien inguruan. bultzatzen gaitu. Era berean,gure ideiatatik oinarrituta definizioak osatzen joatea eta errealitatean ditugun egoera eta baliabide desberdinak erabiltzeak gaia errealitatera gerturatzea lortzen du, gure kasuan interesa gehiago piztuz eta pentsatzera bultzatuz.

Laburbilduz, gure aurreiritziez jabetu gara, hauek nola sortuak izan diren ikusi dugu, bai eta nola gure inguruak zein komunikabideek hauen eraketan duten indarra. Gainera errealitate kolpe bat jaso dugula ere pentsatzen dugu, oro har ez baikara jabetzen gizarteko arrazakeriaz (batezere inplizituaz) edo ez diogu garrantzi handiegirik ematen, beraz saio hauek gerora ere erabilgarriak egingo zaizkigun jarrerak pizten digutela uste dugu, jarrera kritikoa eta errealitatearen ikuspegi objektiboa esaterako. 

Amaitzeko, azpimarratu nahiko genuke nola saio hauen bitartez jabetu garen ustez bazterturik genituen aurre iritzi eta estereotipoak gure baitan jarraitzen dutelaeta arreta gehiago jarri behar dugula horietan. Bestalde irakasle funtziotik begiratuz, uste dugu oso garrantzitsua izango dela txikitatik gure ikasleei aniztasun horretan hezit eta eredu positibo ezberdinak erakustea, berdintasun gizarte bat eraikitzeko bidea sortuz.


jueves, 22 de abril de 2021

IKERTZE UNRWA


SAIOAK


 UNRWAko kideek emandako hitzaldiaren ostean, bi saio egin ditugu Ikertze Kultur Elkartearekin: “Elkarrizketa eta artea balibide bezala erabiliz, hezkuntza programa eta proiektuak” egiten dituen elkartea. 

Lehen saioan, UNRWA agentziarekin elkarlanean, sorkuntza artistiko bat egin genuen. Hasieran, jolas bat egin genuen. Haiek hitz bat esaten ziguten eta guk, banan banan, burura etortzen zitzaigun lehen hitza esan behar genuen ahoz gora. Jarraian, aurreko eguneko hitzaldietatik oroitzen genituen hitz eta esaldi batzuk idatzi genituen orri zati batzuten eta Por cuatro esquinitas de nada ipuinaren kontakizun bat ikusi genuen, haurrek egina. Bideo honen harira, hainbat galdera egin zizkiguten, esaterako protagonista nor izan zitekeen, ala zer lortzen den estereotipoen bidez.

Ondoren, saioaren bigarren zatiari ekin genion. Bi taldetan banatu ginen. Lehen erdiak zinema tailerra egin zuen Jonekin. Oinarri teoriko batzuk azaldu ostean, bideo bat sortzeari ekin zioten. Baldintzak ondorengoak ziren: “protagonista” nakba izan behar zen, 5 segundu iraun behar zituen (12 argazki segundoko), stop motion teknika erabili behar zen eta editore baten bidez bateratu behar ziren argazkiak. Bigarren erdiak, plastika tailerra egin zuten. Aniztasunaren itsasontzia sortu zuten: hiru protagonista izan behar zituen, borobil, karratu eta desberdin. Bakoitzak pertsonaia bat aukeratu, nahi zuten itsura eman eta behin pertsonaiak sorturik, itsasontzia eratu zuten. Ondoren, itsasontziari izen bat jarri eta istorio bat pentsatu zuten haurrekin aritzeko. Guztia prestatu ostean,  gelakideen aurrean aurkeztu zituzten haien itsasontzi eta kontakizunak. 

Hauexek dira lehen saioan lorturiko emaitzak:



Bigarren saioan, plastika tailerrekoek esteriotipo hitza entzutean norberari burura etortzen zitzaien irudia marraztu zuten. Marrazkia egin ostean, zatitxotan apurtu eta kutxa ezberdinetan banatu zituzten. Talde bakoitzak hainbat zati hartu zituen eta horiek baliatuz kartulina handi batean irudi bat sortu zuten, estereotipoak hausten dituen marrazki bat lortu arte. Amaitzean, kideen aurrean aurkeztu eta egindako aukeraketaren zergatia eta helburuak azaldu zituzten. Bitartean, zinema tailerrekoek, aurreko egunean sorturiko bideoak ikusi zituzten. Jarraian, plastika tailerrekoek lehenengo saioan sorturiko itsasontziarekin bideo bat sortu zuten, oraingo honetan 10 segundokoa.Behin tailer bakoitza bukatu ostean taldeka elkartu ginen eta zinema zein plastika tailerrean egindakoa elkar partekatu genuen. Saioarekin amaitzeko egindakoaren inguruan hitz egiten jardun genuen: gure sentsazioak, hobetzeko aholkuak, gustaturiko ariketak eta abar jolas txikien bitartez aditzera eramaten. Behin balorazioa amaitu ostean, eta behin betiko saioei bukaera emanez, zinema tailerreAan plastika tailerreko itsasontziekin sortuirko bideoak ikusi genituen denok elkarrekin. Hementxe txertatzen dut guk sorturiko azken emaitza: